Bengoetxea VI.ak eta Beginok, Xalari eta Zubietari ezin irabazi San Fermingo finalean

Partida gogorra izan da eta atzealdean egon den borroka, nagusitu da jokoan,
Yvesek eta Oinatzek beste partidetan baino parte-hartze gutxiago izan dutelarik.
Neurketaren onena Zubieta izan da; Etxarri-Aranatzeko pilotariak ederto gozatu du pelotaz eta Aritz Beginorentzat zama handia suposatu du aurkariaren emandako zartada sorta.

Aspeko bikotea 19-8 egon da aurretik, baina, Oinatzek eta Aritzek, partidari eutsi diote eta 19-17ra iristea lortu dute. Azkenean, txapa bat eta gorrien bi tantok eman diote garaipena Aspeko bikoari.

Datuak:
79 min.
676 pilotakadak
Xala: sakez bat
Bengoetxea VI: sakez bi
3-0 7-2 8-5 14-6 15-7 17-8 18-9 19-16 22-17.

2019-03-22

GALERÍA

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store