BENGOETXEA VI.A MASTERSEKO FINALERAKO SAILKATU DA ZUBIETAREN LESIOAK MARKATU DUEN PARTIDUAN

Oinatz Bengoetxeak kutxa eskuz banakako Masterseko finala jokatuko du gaur Labriten Zubietak min hartu duen finalaurrekoan 10-4 emaitza lortuz.
Lesioa eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatuan izan da eta 9-4 markadorean zela gertatu da. Etxarri-Aranatzeko pilotaria Bengoetxeak VIII.ak botatako hormabikoa harrapatzera joan da zabalera eta une horretantxe gertatu da. 10. tantoa txokora bidalitako dejada baten bidez lortu du Oinatzek.
Astelehenean erresonantzia baten bitartez jakingo da lesioaren larritasuna.

Partiduko hasieran eta nahiz eta markadorean kontrakoa azaldu, Zubieta izan dominatzaile piloteoan baina, Bengoetxea VI.aren airezko defentsak aurre egin dio nagusitasun horri.
Gero Zubietak egin dituen huts batzuk eta Oinatzen joko erasokorrak leitzarraren gorakada ekarri du lesioa gertatu arte.

Jaialdia Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko partidu nagusian bi zati ezberdin egon dira. Lehendabizikoan 13-9 arte Beginok Apraiz menpean eduki du eta Berasaluze VIII.ak tato mordoska lortu ditu. Hortik aurrera Gernikako atzelariaren jokoa gorantz joan da eta pilotari abiadura emateaz gain baztertzea ere asmatu du. Honek Olaizola II.aren lana erraztu du goizuetarrak erremate asko gauzatuz.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store