Bengoetxea VI.a jokatzeko moduan izango da larunbatean eta Urrutikoetxeak asteazkenera arte itxarongo du

Aurtengo Masters CaixaBank txapelketan debuta egingo du Oinatz Bengoetxeak. Laugarren jardunaldira arte itxaron behar izan du Leitzako aurrelariak zuriz janzteko, txapelketa hasi orduko min hartu bait zuen bere eskuin izterreko iskiotibialean.

Azkenengo egunetan egindako azterketa mediku eta fisikoen emaitzak onak izan dira eta Martijarekin batera bikotea osotuko du datorren larunbatean Lizartzan Jaka eta Albisuren aurka.

Mikel Urrutikoetxeak Bilbon jokatzeko aukera izan zuen lehenengo jardunaldian baina partida haretan min hartu zuen ezkerreko bularrean eta oraindik erabakitzeke dago Arrigorriagan izango den edo ez. Asteazkenean frontoian egingo duen frogaren arabera hartuko dute erabakia.

2020-07-13

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store