BENGOETXEA VI.A ETA PATXI RUIZ FINALERDIETARA PASA DIRA MTZ. DE IRUJO ETA GOÑI III.A TENTSIO HANDIKO PARTIDA BATETAN IRABAZITA

Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek EPELen binakako txapelketako finalaurrekoetarako txartela lortu dute Labrit pilotalekuan tentsio aparta izan duen neurketan Mtz. de Irujo eta Goñi III.a 19-22 irabazi ostean.
Asegarceko bikoteak berak duen joku ahalmena berrerakutsi du eta giroa nahastuta egon arren ez dira partidutik atera eta jokuari eusti diote. Hasieratik gauzak okertu izan bazaie ere -Patxik Goñi III.aren kontra jotzerakoan kolpe bat hartu du eskubiko sorbaladan- serio aritu dira eta zaila zen garaipena lortu dute.
Bengoetxea VI.ak jokaldi harrigarriak egin ditu eta Mtz. de Irujo mendean hartu du une askotan. Patxik nahiz eta sorbaldako mina euki pilota zailak eraman ditu eta kolpez ondo ibili da.
Mtz. de Irujo haserre bizian azaldu da epaileen bi erabakien aurrean -zalantzazko estorbada bi- eta azken txanpan apur bat partidutik kanpo egon da.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store