BENGOETXEA JAUN ETA JABE OIARTZUNEN

Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako partida handian Bengoetxea VI.a erabateko protagonista izan da. Leitzarrak aparteko neurketa egin du eta Olaizola II.a berari bere tokian irabazio dio eta 14 tantu lortu ditu aurrekaldean gehienak.
Sotamanoz egindako hormabikoa partiduaren tantua izan da eta horretaz gainera gantxu, txapagaineko, eta dejadak ere gauzatu ditu Oinatzek.
Belokik ere bere ekarpena eman du garaipenerako azken egunetako lan trinkoak kili-kolo utzi duen Zearra menperatu eta gero.

Lehenengo partiduan Mendizabalek orainarte egin duen ibilbide bikaina bukatu zaio Argote sendo batekin topo egin duelako eta aurrean ere Koka ondo aritu delako. Horrela Oierrek jarraian lortutako hamaika garaipenak eten behar izan dira.

BENGOETXEA JAUN ETA JABE OIARTZUNEN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store