BELOKI ORDIZIAN IZANGO DA GAUR

Eskumako abduktorearen lesioa gaindituta, Ruben Beloki programazioan sartuko da berriro ere gaur Ordizian. Gipuzkoako Goiherriko hiriburuan izango den partidu nagusian Olaizola I.a alboan edukiko du Rubenek Olaizola II.a eta Peñagarikanori aurre egiteko. Erronka galanta Burlatako atzelariarentzat, zalantzarik gabe.

Batzuk osatuta eta beste batzu, berriz, erizaindegira. Alberto Beloki, Beloki II.a, joan den larunbatean Lezaman jokatutako partiduan ezker besoaren bicepsean lesioa eduki zuen. Erresonantzia egin eta gero zuntz haustura duela frogatu da. Asegarceko osasun zerbitzuak odol plasmazko tratamendua egokitzekotan dabiltza eta berriro kantxan aritzeko hiru bat aste behar izango direla aipatu dute.

BELOKI ORDIZIAN IZANGO DA GAUR

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store