Baiko Pilotak 4 ½ Eusko Label Txapelketan parte hartuko duten pilotarien zerrenda osatu du

Urriaren 6an hasiko den 4 ½ Eusko Label Txapelketan Baiko ordezkatuko duten sei pilotarietatik bost aukeratu ditu Baiko Pilotak. Agirrek eta Zubizarreta III.ak irailaren 30ean Itziarren jokatuko duten atarikoarekin osatuko du seiko zerrenda.

Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II, Urrutikoetxea, eta Agirre eta Zubizarreta III.aren arteko atarikoaren irabazlea izango dira Baikok aurkeztuko dituen hautagaiak EPELen 2023ko 4 ½ Eusko Label Txapelketarako.

4 ½ Promozio Txapelketa

Promozio Txapelketa ere urriaren 6an hasiko da eta Baikok lau pilotari hauek aurkeztuko ditu lehiarako: Alberdi, Alberdi II, Bakaikoa, eta Agirre eta Zubizarreta III.aren arteko atarikoaren galtzailea.

2023-09-18

  • 4 ½ Eusko Label Txapelketa: Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II, Urrutikoetxea, eta Agirre vs Zubizarreta III kanporaketako irabazlea.
  • 4 ½ Promozio Txapelketa: Alberdi, Alberdi II, Bakaikoa, eta Agirre vs Zubizarreta III kanporaketako galtzailea.

Urriaren 6an hasiko den 4 ½ Eusko Label Txapelketan Baiko ordezkatuko duten sei pilotarietatik bost aukeratu ditu Baiko Pilotak. Agirrek eta Zubizarreta III.ak irailaren 30ean Itziarren jokatuko duten atarikoarekin osatuko du seiko zerrenda.

Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II, Urrutikoetxea, eta Agirre eta Zubizarreta III.aren arteko atarikoaren irabazlea izango dira Baikok aurkeztuko dituen hautagaiak EPELen 2023ko 4 ½ Eusko Label Txapelketarako.

4 ½ Promozio Txapelketa

Promozio Txapelketa ere urriaren 6an hasiko da eta Baikok lau pilotari hauek aurkeztuko ditu lehiarako: Alberdi, Alberdi II, Bakaikoa, eta Agirre eta Zubizarreta III.aren arteko atarikoaren galtzailea.

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store