AURPEGI BERRIAK BINAKAKO TXAPELKETAN

Merkataritza eta Turismoko sailburua den Pilar Zorrilla andrea buru zela, 2012ko EPELen Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketa aurkeztu da eguerdian Bilboko Basque Tour egoitzan.
Ekitaldian Asegarce eta Aspeko ordezkariak egon dira, baita parte hartuko duten pilotariak ere.

Bilboko enpresaren partetik Arretxe II.a-Begino, Berasaluze VIII.a-Albisu, Bengoetxea VI.a-Apraiz eta Olaizola II.a-Beroiz arituko dira.

Aspe ordezkatuz, Xala-Laskurainek, Aritz Lasa-Zubietak, Mtz. de Irujo-Barriolak eta Titin III.a-Merino II.ak jokatuko dute.

Aritz Lasa, Arretxe II.a eta Albisu dira txapelketa honetako aurpegi berriak eta nahiz eta iaz ordezkari gisa jokatu, hauxe izango da Beroizentzat lehiaketan titular eran parte hartuko duen lehendabiziko aldia.

Lehenengo jardunaldia asteburu honetan izango da neurketa hauek jokatuko direla:
Ostiralean, Sestaon, Berasaluze VIII.a-Albisu vs. Olaizola II.a-Beroiz.
Larunbatean Iruñean eta Nitrok eskainita, Titin III.a-Merino II.a vs. Mtz. de Irujo-Barriola.
Igandean Eibarren, Bengoetxea VI.a-Apraiz vs. Arretxe II.a-Begino.
Astelehenean Tolosan, Xala-Laskurain vs. Aritz Lasa-Zubieta.

Finala Bizkaia frontoian jokatuko da apirilaren 29an eta gutxienez partidu bat Barcelonako Vall d´Hebrón frontoian jokatuko da.
Bilboko pilotalekuan partidu dezente izango direla aipatu dute enpresako bozeramaleek.

Ardo bilketa Marco Real upeltegietan

Asteazkenean, hilak 14, 12:30 etan Oliteko Marco Real upeltegietan, Asegarceko taldeak aurtengo San Fermin eta Gasteizko Andra Mari Zuria ferietan irabazitako desafioen ardoa bilduko du.
Iruñean Marco Real 1.200 botila zeuden jokoan eta Gasteizen aldiz, Rosado Homenaje ardoko 600 ale irabazi ziren.

AURPEGI BERRIAK BINAKAKO TXAPELKETAN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store