AUKERAKETA JENDETSUA LABRITEN

Arazorik ez da izan gaur goizean Labriten gauzatu den pilota aukeraketan. Nagore eta Olaizola II.ak beraien gustoko pilotak aurkitu dituzte Juan Mari Juaristi hautatzaileak prestatu duen otarrean.
Nagorek 105,6 eta 104,9 gramotako pilotak hartu ditu eta Olaizola II.ak 103,6 eta 102,7 gramotako pisu eman dituzten larruak.
Aimarrenekin alderatuta Jorgerenak biziagoak omen dira eta Goizuetarrarenak motelagoak.
Komunikabide asko egon dira eta 150-200 zale inguru ere bai Labriteko jezarlekuetan.

Giro bikaina larunbatean

Sarreren erreserbei dagokionez erritmo onean doaz eta frontoiaren edukieraren %50ªa hartuta dago jadanik. Sarrerarik nahi duten zale guztiek asegarce.com-en bidez egin dezake erreserba baita 656 799 423 telefonora deituz ere.

AUKERAKETA JENDETSUA LABRITEN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store