Aste Nagusia 2022 Torneoa aurkeztu dute gaur Bilbon

2022ko Aste Nagusia Torneoa abuztuaren 24an hasiko da, eta finala hilaren 27an jokatuko da Bizkaia Frontoian, bi finalerdien ostean
Laso-Mariezkurrena II, Altuna III-Martija, Urrutikoetxea-Albisu, Elezkano II-Zabaleta bikoteek hartuko dute parte torneoan

Bilbo, 2022ko uztailaren 28a

Abuztuaren 24an, asteazkena, lehen finalerdia jokatuko dute Laso-Mariezkurrena II eta Urrutikoetxea-Albisu bikoteek, eta bi egun geroago, abuztuaren 25ean, bigarren finalerdia jokatuko dute Elezkano II-Zabaleta eta Altuna III-Martija bikoteek.

Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 27ko finalean gurutzatuko dira, Bilboko Bizkaia Frontoian.

Aste Nagusia Torneoaren aurkezpenean, honako hauek parte hartu dute: Mercedes Egozcue, CaixaBankeko Negozio Arloko zuzendaria Bilbon; Borja Oses, EPELeko Kontseilari Ahalduna; Unai Iglesias, Baiko Pilotako arduradun komertziala; Inaxio Errandonea, Aspe Pelotako arduradun komertziala.

Aste Nagusia Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian eskuratu daitezke.

2022-07-28

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store