Asegarceko aurrelariak, bikain San Ferminean

Hirurak alderatuta, Goizuetako pilotaria izan da tanto gehien lortu duena. Aimarrek 41 puntu eskuratu ditu, neurketa bakoitzeko batezbesteko 14 izan direla; Marco Real desafioan Gonzalez eta Laskurainen aurkako norgehiagokan 16, Titin III.a eta Barriolaren kontrakoan berriz, 13, eta bere bikotekidea den Apraizekin batera, Bengoetxea VI.a eta Beginorekin lehiaturikoan, beste 12.

Bigarren tokian Berasaluze VIII.a dago. Berrizko “artista”k 26 tanto gauzatu ditu bi partidatan, hots, batezbesteko 13 puntu. Mtz. de Irujo eta Merino II.aren aurkako lehian, frontoian zegoen pilotazale oro txunditu zuen, berak bukatutako 16 jokaldiekin.

Eta bukatzeko, San Fermin torneoko Lau eta Erdiko txapelduna dugu; Bengoetxea VI.a. Oinatzek 34 tanto gauzatu ditu 4 neurketetan, hortaz, 8,5 puntukoa da neurketa bakoitzeko lana erremate arloan.

Pilota jaialdia Zornotzan

Karmenak direla eta, partidak izan dira Zornotzan. Ederra izan da jokatu den neurketa nagusia; lau pilotariak ondo aritu dira, Olaizola II.a onena izan delarik.Goizuetarrak 12 tanto lortu ditu eta Berasaluze VIII.ak 8.

Datuak:
58 min.
Sake bina.
9-4  13-5  15-6  18-16  22-17.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store