ASEGARCE.COM JASOTAKO BISITAK BIKOIZTU DIRA URTE BATEAN

2004ko maiatzean asegarce.com interneteko munduan hasi zenetik asko izan zarete gure web orrialdera hurbildu zareten pilotazaleak, eskaintzen dizkizuegun zerbitzu ezberdinen eta argibideren bila.
21 hilabete hauetan jasotako bisitak eten gabe gehitu dira eta pasa den urtarrileko 31.000 bisitek joan den urteko hilabete berberekoak bikoizten dituzte.
Bestaldetik, jaialdietarako sarrerak gure web orrialdean erosten dituzuen pilotazaleak gero eta gehiago zaretela egiaztatu dugu, horregatik pozten gara gurengan jartzen duzuen konfidantzagatik.
Zuen babesa egunero profesional mailako esku-pilota bultzatzeko egiten dugun lanagatik saria da. Horregatik gure eskerrik beroenak eta gure hobetzeko konpromezua eskaini nahi dizkizuegu.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store