Artolak eta Eskirozek Laso eta Imaz ordezkatuko dituzte larunbatean Binakako Txapelketan

Joan den larunbatean Labriten Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatutako partidak eskuetako minez utzi ditu Laso eta Imaz.

Aurrelari nafarrak mina du ezker eskuko ahurrean, eta tumefakzioa eta hematoma ditu bertan. Lasok fisioterapia-tratamendua behar du eta baja izango da.

Atzelari oiartzuarrak mina du eskuin eskuko ahurrean, 2. eta 3. metakarpianoen buruan, eta tumefakzioa du bertan. Imazek fisioterapia-tratamendua behar du eta baja izango da.

Artola-Eskiroz bikoteak ordezkatuko dituzte Laso eta Imaz larunbatean Labriten, Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka jokatzeko.

Iker Larrazabalek ere ez du jokatuko ostiralean

Iker Larrazabalek
mina du eskuin eskuko ahurrean, eta tumefakzioa eta hematoma ditu bertan. Larrazabalek fisioterapia tratamendua behar du eta baja izango da ostiral honetan Larraintzarren. Artola-Uriondok ordezkatuko dituzte Larrazabal eta Eskiroz (larunbatean jokatuko du), Salaberria-O.Etxebarriaren aurka jokatzeko.

2023-03-21

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store