Artola eta Rezustaren garaipena igande honetan Labriten (16-22)

Asteburuko CaixaBank Masterseko Labriteko bigarren jaialdian Olaizola II-Zabaleta eta Artola-Rezusta izan dira aurrez aurre. Giro ona zegoen kanpo aldean eta baita barruan ere. Pilota zaleak pilota partida gosez dira eta frontoiak itxura hobea hartzen hasita daude.

Partidako lehen bi tantoak urdinen aldekoak izan dira, baina kolpean lau tanto eginez aurretik jarri dira Olaizola eta Rezusta (4-2). Hortik aurrera urdinek agindu dute markagailuan, eta 5 tantora arteko aldeak egon diren arren (5-10), bi bikoteak berdinduta iritsi dira lehen atsedenaldira (11-12).

Hortik aurrera, Artolak eta Rezustak gehiago jokatu dute eta aldea 12-20ra arte luzatzea lortu dute. Gorrien azken ahaleginaren ostean, urdinek 16-22ko emaitzarekin itxi dute partida.

2020-07-06

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store