Arretxe II.ak bere azken partida jokatuko du Baikoko pilotari bezala ostiral honetan

Iker Arretxek, Arretxe II.ak, uztailaren 31n, ostiralean, amaituko du Baikorekin batera eginiko ibilbidea. Aiegin azken partida jokatuko du Salaverri II.arekin Dario-Garmendiaren aurka.
Luzaideko aurrelariak 2005eko ekainaren 11n egin zuen debuta Labriten, eta 15 denboraldi egin ditu orain arte pilotari profesional gisa Baikoren baitan. 

750 partida baino gehiago jokatu ditu eta inoiz 8 partida jarraian ere kateatu izan ditu. Arretxe II.ak bi aldiz irabazi zuen Bigarren Mailako Binakako Txapelketa (2006 eta 2010), eta Bigarren Mailako 4 1/2ko txapelduna izan zen bere debuteko urtean.
Urte guzti hauetan egindako lana eta profesionaltasuna eskertu eta etorkizun oparoa eskeini nahi diogu Iker Arretxeri, Arretxe II.ari.

2020-07-28

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store