ARAZORIK GABE IRUÑA ETA GETARIAKO HAUTAKETETAN

Gonzalezek eta Laskurainek Asperen aldetik eta Bengoetxea VI.ak eta Belokik Asegarceko ordezkari gisa, bat egin dute eguerdian Iruñako Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten EPELen Binakako Txapelketako finalaurdenetako partidurako pilotak hautatzeko.
Sebastianek eta Aritzek 106,5, 106,5 eta 105,5 gramoko pilotak bereiztu dituzte Oinatzek eta Belokik 105,5, 106,7 eta 105,4 gramokoak hartu dituzten bitartean. Dirudienez urdinen lotea moteltsuagoa da.

Getarian ere, ez da inongo pegarik izan eta aukeraketa normal joan da.
Titin III.ak eta Pascualek 106,4, 106,9 eta 106,6 gramoko larruzkoak hartu dituzte. Asegarceko pilotariek berriz, 106,6, 105,5 eta 106,7 gramoko pilotak hautatu dituzte.
Errioxarra eta Nafarraren pilotak bote gehiago omen dute.

Aipatu behar da gaur Titin III.ak 41 urte bete dituela. Zorionak Augusto.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store