AMURRIO, BURUZ BURUKO TXAPELKETAKO ESTRAINEKO GELTOKIA

Arabako Amurrio herriko udal pilotalekua aurtengo EPELen Eskuz banakako txapelketako lehenengo neurketaren eskenatokia izango da.
Partidua apirilaren 1ean, ostirala, gaueko hamarretan izango da Koka eta Berraondo protagonistak izango direla.
Bi pilotariok final hogeitamabirenen fasea pasatzen saiatuko dira hamaseirenetan Gonzalezi aurre egiteko.

Hurrengo egunean Bizkaiko Amorebieta-Etxano herrian eta Telecincok zuzenean eskainita, Agirre eta Galarza V.aren arteko norgehiagoka izango da.
Gainerako bi partiduak, hots, Goñi III vs. Peñagarikano eta Lasa III vs. Esain, apirilaren 3 eta 4an izango dira, Bergaran lehenengoa eta Tolosan bigarrena.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store