Altuna III-Zabaletaren garaipena Eibarren Olaizola II-Albisuren aurka (18-22)

Eibarko jaialdiko aurreneko partida bertan behera geratu da Untoriak min hartu ondoren. Horren ordez Agirrek eta P.Etxeberriak banaka jokatu dute eta partida bizia eta parekatua eskeini dute. Azkenean P.Etxeberriak lortu du garaipena 14-18 irabazita. 

Ondoren, jaialdiko bigarren partida oso entretenigarria jokatu dute Olaizola II-Albisuk eta Altuna III-Zabaletak. Lau pilotariek erakutsi dituzte beraien bertuteak, aurrean tanto ederrak egin dituzte aurrelariek eta atzean jotzaile aritu dira Albisu eta Zabaleta. Azkenean huts egiteek erabaki dute partida eta 18-22 gailendu dira Altuna III-Zabaleta.

Emaitza: Olaizola II-Albisu 18-22 Altuna III-Zabaleta
Partidaren iraupena: 52 minutu
Pilotakadak: 447
Gorriek (Olaizola II-Albisu): 13 tanto egin dituzte eta 9 galdu
Urdinek (Altuna III-Zabaleta): 13 tanto egin dituzte eta 5 galdu
Lehenengo partida: Agirre 14-18 P.Etxeberria

2020-11-01

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store