Albisu: “Azken partidak konfidantza eman digu”

Materiala bereiztu ondoren lau protagonistak kazetarien aurrean egon ziren, eta hona hemen beraiek erran zutena:

-Berasaluze II.a
“Juanen aurkako partida guztiak zailak dira oso, baina gu gogotsu aterako gara kantxara finala jokatzeko ilusioz”.

-Albisu
Joan den larunbatean jokatu genuen partidak adorea eman digu eta espero dugu maila berbera eskaintzea”

-Mtz. de Irujo
“Guri hamar tantorena bost axola zaigu. Gai horrekin bueltaka bagabiltza, partida okerrera joan daiteke. 22 tanto egitera baino ez gara irtengo”.

-Zabaleta
“Indartsu ikusten diogu gure buruari. Irabaztera joango gara eta kitto. Txapelketan zehar partidaren batean erlaxatu gara eta porrotak jaso ditugu. Esaterako, Eibarren Pabloren aurkako jokatutakoa.

Berasaluze II-Albisu: 104,5-106,1-104,5 g.
Mtz. de Irujo-Zabaleta: 105,4-106,8-105,5 g.

2019-05-09

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store