AHALIK ETA LASTERREN PUNTUAK BILDU BEHAR

Berasaluze VIII.ak eta Beginok urrezko puntu bat galdu zuten eta horrekin batera finalaurdenetako ligan gora egiteko Zornotzako Amorebieta IV.a pilotalekuan Titin III.a eta Pascualen aurrean 22-15 galdu ostean.

Asegarceko bikotearen hasiera bikaina izan zen markagailuan 1-7 jarriz. Beginok garbi menperatzen zuen Pascual eta honi esker Berasaluze VIII.ak Titin III.ari hainbat tantu sartzeko parada izan zuen.
Baina bigarren zatian Pascualek defentsa aparta erakusteaz gain, eskuinkada ederrak eman zituen hormara zuzenduz eta Beginoren pilotakada beldurgarriak deuseztatuz. Hala eta guztiz ere Auzako pilotariak errebote bi lortu zituen pilotazaleen gozamenerako.
Pascualen joku onari esker Titin III.ak tantuak batzen joan zen eta azken txanpan Beginok egin zituen huts mordoak gorrien garaipena aise gauzatu zuen.

Emaitza honekin Asegarceko bikoteak tantu bakar bat du bere alde, atera ziren irabazleek 3 dituzten arren.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak porrotarekin itxi dute Binakako Txapelketa

2026/03/14

Jaka-Iztuetak 22-7 galdu dute Dario-Ezkurdiaren aurka Tolosako Beotibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako hirugarren eta azken jardunaldian.

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

Peña II-Landak 22-10 irabazi diete Dario-Lozari, eta Murua-Gabirondok 22-2 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue finalerdietako azken jardunaldian

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

2026/03/13

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

Bi finaletako pilota aukeraketak ateak irekita egingo dira eta entrenamenduak ateak itxita.

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store