Agirre-Ugartemendia vs Salaberria-Gaskue partida bertan behera

Iruñeko Labriteko jaialdia Agirre-Eskiroz vs Exposito-Gaskue partidarekin hasiko da, eta ondoren Binakako Txapelketako partida jokatuko dute P.Etxeberria-Martijak eta Senar-Iztuetak.

Prentsa oharra -EPEL-

EPELeko LEHIAKETA EPAILEAREN ERABAKIA

2025eko otsailaren 15a

KONTUAN HARTUTA:

1.- Binakako Serie B Txapelketako 14. jardunaldiko partidak jokatu behar zirela, eta 2025eko otsailaren 15erako programatuta zegoela Iruñean Agirre – Ugartemendia eta Salaberria – Gaskue.

2.- 14. jardunaldiko partidak play-offak hasi baino lehen jokatu behar direla, eta honen hasiera 2025eko otsailaren 22rako aurreikusita dagoela.

3.- Agirre – Ugartemendia bikoteak 14. jardunaldiko partida jokatzea eragozten dioten arazo fisikoak dituela. Bikote horren enpresak (Baiko Pilotak) EPELi adierazi diola ezin duela bikotea ordezkatuko duen beste pilotaririk eduki 14. jardunaldian.

4.- Jakina denez, pilotari edo bikote batek ezin badu EPELeko lehiaketako partida batean parte hartu, 22 – 0 galdutzat zenbatuko da, eta bere arerioak eskuratuko du garaipena.

Azaldutakoagatik, hau ERABAKI DA:

Binakako Serie B Txapelketako sailkapenaren ondorioetarako, Agirre – Ugartemendia eta Salaberria – Gaskue bikoteen arteko 14. jardunaldiko partidaren emaitza 0 – 22 dela ezartzea.

Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Borja Osés García
EPELeko Lehiaketa epailea

2025-02-15

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store