AGIRRE ETA URBERUAGA, DERBI BIZKAITARRA ZORNOTZAN

Larunbat honetan arratsaldeko bostetan Zornoztako Amorebieta IV.a pilotalekuak 2006ko EPELen Eskuz Banakako Txapelketan Agirre eta Urberuagak final hogeitamabirenetan jokatuko duten derbia hartuko du.
Telecincok zuzenean eskiniko du norgehiagoka eta aterako den irabazleak Bengoetxea VI.a topatuko du hamaseirenetako fasean.

Partida honen ondoren 2. mailako Eskuz Banakako Txapelketari dagokion Eguskiza vs. Beobide neurketa jokatuko da. Txapelketa honen zehaztasunak datozen orduetan jakinaraziko dizkizuegu.
Aipatzekoa da ere jaialdi honetako lehen partidan Arretxe II.a Olaizola II.aren kontra jokatuko duela binaka.

Hogeitamabirenetako ihardunaldia

Zornoztako partidarako pilota aukeraketa datorren asteazkenean 11:30etan izango da. Eskuz Banakako Txapelketako gainerako hiru neurketa eta aukeraketak finkatuta daude dagoeneko. Honako hauek dira:

Zeanurin, ostiralean, hilak 31, 22:30 etan, Goñi III.a vs. Leiza.
Aukeraketa asteazkenean 16:00etan.

Oiartzunen, igandean, apirilak 1, 17:00 etan, Koka vs. Eulate.
Aukeraketa ostegunean 11:30 etan.

Tolosan astelehenean, apirilak 2, 16:30 etan Galarza V.a vs. Peñagarikano. Aukeraketa ostegunean 16:00 etan.

2019/03/22

Azken albisteak

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/18

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

2026/02/17

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Peña II-Salaverri II.ak 22-20 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean. Bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko partidan, Amiano-Eskirozek irabazi dute, eta larunbatean Salaberria-Gaskueren aurka jokatuko dute finalerdietako azken txartela lortzeko borrokan.

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026/02/16

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

Laso-Albisuk 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Beotibar koloretsu batean Tolosako inauterietako astelehenean.

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store