Agirre-Albisuk finalerdietako lehenengo puntua eskuratu dute Bilbon (14-22)

Eskuz Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldiko parttida jokatu dute Jaka-Zabaletak eta Agirre-Albisuk.

Bi bikoteak lehenengo partida galduta iritsi dira Bilbora eta finalerako aukerak izateko behar beharrezkoa zuten gaur irabaztea.
Partidako lehenengo tantoak Jaka-Zabaletarenak izan badira ere, Agirrek eta Albisuk laister hartu dute aurrea markagailuan eta hogeita bigarren tantora iritsi arte jarraitu dute.

Jokoak aurrera egin ahala, abantaila gero eta handiagoa izan da urdinen alde eta azkenean 14-22 irabazi dute Agirre-Albisuk.

Igande arratsaldean finalerdietako beste partida jokatuko dute Olaizola II-Urrutikoetxeak eta Ezkurdia-Martijak Eibargo Astelena pilotalekuan. Jaialdia arratsaldeko 17:00tan hasiko da.

Emaitza: Jaka-Zabaleta 14-22 Agirre-Albisu

Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 16 minutu

Pilotakadak: 640

Berdinketak: 2-2, 3-3

Gorriek (Jaka-Zabaleta): 8 tanto egin dituzte eta 9 galdu

Urdinek (Agirre-Albisu): 13 tanto egin dituzte eta 6 galdu

Lehenengo partida: Arteaga II-Erasun 11-22 Zubizarreta III-Urretabizkaia II

2020-10-04

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store