4 1/2ko Promozio Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Txapelketa ostiral honetan hasiko da Atarrabian
Lehiaketa final-laurdenetako ligarekin hasiko da eta azaroaren 12an amaituko da Iruñean, Labriten

Gaurko aurkezpenean 4 1/2ko Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren 8 pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera. Baiko Pilotako lau ordezkarik eta Aspeko beste lauk final-laurdenetako liga jokatuko dute lehenik eta behin, eta hortik lau pilotari onenek finalerdietara egingo dute salto. Finala azaroaren 12an jokatuko dute.

Ostiral honetarako Atarrabian eta Amasa-Villabonan antolatu dituzten pilota jaialdietan ekingo diote pilotariek 4 1/2ko Promozio Txapelketako final-laurdenetako lehenengo jardunaldiari. Bakaikoa vs Zabala izango dira aurrez aurre Atarrabian, eta Egiguren V vs Zubizarreta III Amasa-Villabonan. Larunbatean, Alberdik eta Exposito debutariak elkarren indarrak neurtuko dituzte Tolosan, eta Zallan aurreneko jardunaldiari itxiera emango diote Salaberriak eta Larrazabalek.

Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke.

Ostiralean, hasiko da 4 1/2ko Promozio Txapelketa 2022.

2022-10-04

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store