4 1/2ko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Txapelketa asteburu honetan hasi eta azaroaren 20an amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin
Altuna III, Laso, Ezkurdia eta P.Etxeberria izango dira taldeburuak
Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, final-laurdenetako liga bat izango du, eta ondoren finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Gaurko aurkezpenean eman dute ezagutzera 4 1/2 ko Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 pilotarien zerrenda. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 20ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Elezkano II.ak eta Artolak estreinatuko dute lehiaketa Amasa-Villabonan. Larunbatean, Zallako Mimetiz pilotalekuak bi kanporaketa hartuko ditu. Lehenengoan Jakak eta Elordik jokatuko dute elkarren aurka, eta bigarrenean, Urrutikoetxeak eta Peña II.ak. Eta igandean, Agirrek eta Dariok final zortzirenetako faseari itxiera emango diote Lekunberrin.

Asteburuko lau irabazleek Altuna III.a, Laso, Ezkurdia eta P.Etxeberria izango dituzte zain final-laurdenetako ligaxkan.

Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu ahal izango dira.

Urriaren 7an, ostiralean, hasiko da 4 1/2 ko Eusko Label 2022 Txapelketa.

2022/10/03

Azken albisteak

P.Etxeberria eta Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu dira

2025/06/24

P.Etxeberria eta Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu dira

P.Etxeberriak 22-16 irabazi dio Elordiri Eibarren, eta Zabalak 22-7 garaitu du Dario Seguran. Hurrengo fasean, P.Etxeberriak Ezkurdiaren aurka jokatuko du larunbatean Sopelan, eta Zabalak Altuna III.aren aurka igandean Mungian.

Bakaikoa 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2025/06/22

Bakaikoa 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Zubizarreta III.ari Zaldibarren, eta asteazkenean, Hernanin, final-laurdenak jokatuko ditu Artolaren aurka.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetarako sailkatu da

2025/06/21

Larrazabalek 22-7 gainditu du Jaka Muskizen, eta Peña II.a izango du aurkari Gernikan ekainaren 27an. Elordik Salaberria kanporatu du Barañainen, eta final-zortzirenetarako sailkatu da.

Bakaikoa eta Zubizarreta III.a 4 1/2 San Fermin Torneoko final-zortzirenetara sailkatu dira

Bakaikoak 22-20 irabazi dio Agirreri, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Senar Etxarri Aranatzen. Bi irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igandean Zaldibarren. Urrestillan, Dariok 22-7 gainditu du Egiguren V.a.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store