2025 Binakako Serie B Txapelketa aurkeztu dute

Baikok eta Aspek gaur goizean aurkeztu dituzte 2025eko Binakako Serie B Txapelketa irabazten saiatuko diren zortzi bikoteak. Baikoko lau bikote eta Aspeko beste lau saiatuko dira txapela janzten martxoaren 22an Labriten jokatuko den finalean.

Baiko eta Asperen bikoteak

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoz: Agirre-Ugartemendia, Larrazabal-Salaverri II, Senar-Eskiroz, Zubizarreta III-Morgaetxebarria.

ASPE Pelotak aukeratu dituenak hauek izan dira: Egiguren V-Bikuña, Salaberria-Gaskue, Zabala-Eskuza, eta Dario-Gabirondo.

Ostiralean hasita

Ostiral honetan, Beasainen emango diote hasiera lehiaketari Zubizarreta III-Morgaetxebarriak eta Senar-Eskirozek. Larunbatean, Lizarran, Alberdi II.ak -Agirreren ordez- eta Ugartemendiak, Bakaikoa -Larrazabalen ordez- eta Salaverri II.aren aurka jokatuko dute. Egun berean, larunbatean, Eibarren, Egiguren V-Bikuña eta Salaberria-Gaskue izango dira aurrez aurre. Eta igandean, Basaurin, Dario-Gabirondok eta Zabala-Eskuzak itxiko dute lehenengo jardunaldia.

Txapelketaren egitura

Etzi, ostiralean, Beasainen hasi eta martxora bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Serie B Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Labriten izango da martxoaren 22an.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2024-11-27

  • Binakako Serie B Txapelketa ostiralean hasiko da eta martxoaren 22an amaituko da Labriteko finalarekin.
  • 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako bi partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak.
  • Agirre-Ugartemendia, Larrazabal-Salaverri II, Senar-Eskiroz, Zubizarreta III-Morgaetxebarria, Egiguren V-Bikuña, Salaberria-Gaskue, Zabala-Eskuza, eta Dario-Gabirondo txapela irabazten saiatuko dira.

Baikok eta Aspek gaur goizean aurkeztu dituzte 2025eko Binakako Serie B Txapelketa irabazten saiatuko diren zortzi bikoteak. Baikoko lau bikote eta Aspeko beste lau saiatuko dira txapela janzten martxoaren 22an Labriten jokatuko den finalean.

Baiko eta Asperen bikoteak

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoz: Agirre-Ugartemendia, Larrazabal-Salaverri II, Senar-Eskiroz, Zubizarreta III-Morgaetxebarria.

ASPE Pelotak aukeratu dituenak hauek izan dira: Egiguren V-Bikuña, Salaberria-Gaskue, Zabala-Eskuza, eta Dario-Gabirondo.

Ostiralean hasita

Ostiral honetan, Beasainen emango diote hasiera lehiaketari Zubizarreta III-Morgaetxebarriak eta Senar-Eskirozek. Larunbatean, Lizarran, Alberdi II.ak -Agirreren ordez- eta Ugartemendiak, Bakaikoa -Larrazabalen ordez- eta Salaverri II.aren aurka jokatuko dute. Egun berean, larunbatean, Eibarren, Egiguren V-Bikuña eta Salaberria-Gaskue izango dira aurrez aurre. Eta igandean, Basaurin, Dario-Gabirondok eta Zabala-Eskuzak itxiko dute lehenengo jardunaldia.

Txapelketaren egitura

Etzi, ostiralean, Beasainen hasi eta martxora bitartean luzatuko da Eskuz Binakako Serie B Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Labriten izango da martxoaren 22an.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

Azken albisteak

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store