Baiko Pilotak edozein pertsona edo entitateri Iruñeako Labrit frontoian 2020-2021 denboraldian Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatuko dituen esku pilota jaialdietara joateko abonua erosteko aukera eskaintzen dio.
2021-2022 denboraldiko EPELen txapelketa ofizialetarako esku pilota profesionaleko 21 jaialdi hartzen ditu barne.
Abonua pertsonala da baina beste pertsona batek erabil dezake. Bezeroak abonua kontratatzean libre dauden eserlekuen artean aukera dezake.
Azaroaren 4tik 15era eserlekua aukeratu eta ordainketa egingo da.Abonu-txartelak eskuragarri egongo dira azaroaren 20an Labrit pilotalekuko leihatilan 12:30etik 13:30era eta 16:45etik 19:30era, erosketa dokumentua sinatu ostean.
688.868.868 telefonora deitu edo sarrerak@entradasfronton.com helbide elektronikora mezu bat bialdu gurekin harremanetan jartzeko.
2021/11/05
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA