BIHAR, IZAR BERRIEN BINAKAKO TXAPELKETAREN BIGARREN JARDUNALDIA

Bihar, ostirala, 19:30etatik aurrera Hernaniko herriko pilotalekuak, Saralegi-Urrizelki eta Retegi Bi-Mendizabal II.ren arteko Izar Berrien Binakako Txapelketaren bigarren jardunaldia jasoko du.
Vocento taldeko Castilla eta Leon, La Rioja eta Euskadiko telebistetako emisoreek “De frontón en frontón” saioan emango duten txapelketa hau, Errege bezperan hasi zen, hiru fasetan jokatuko da eta bost bikotek parte hartuko dute: Mendizabal-Eskudero, Beloki II.a-Beobide, Saralegi-Urrizelki, Arretxe II.a-Begino eta Retegi Bi-Mendizabal II.a.

Txapelketaren lehenengo txanda, finalaurdena, bost bikoteek bere artean jokatuko dute ligatxo sistimaren bidez eta handik hobeto sailkatzen diren lau bikoteak hurrengo fasera joango dira.
Bigarren txanda, finalaurrekoak, bi partidatan jokatuko da: lehenengo bikote sailkatua laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra. Bi partida hauen irabazleak martxoaren 10an jokatuko den finalean aurrez aurre egongo dira.
Txapelketa honen konfigurazioa eta jokatuko diren partidaren emaitzaren eguneratzea web honetako “Txapelketaren
egutegia
” sailaren “Izar
Berrien Binakako Txapelketa
” atalean ikus dezakezue.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

2026/03/14

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

Peña II-Landak 22-10 irabazi diete Dario-Lozari, eta Murua-Gabirondok 22-2 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue finalerdietako azken jardunaldian

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

2026/03/13

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

Bi finaletako pilota aukeraketak ateak irekita egingo dira eta entrenamenduak ateak itxita.

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store