OLAIZOLA II “2004KO 22-7AK EZ DU INOLAKO BALIOA”

Aimar Olaizola eta Imanol Agirrek pilotak bereiztu dituzte Balmasedako frontoian eta konforme geratu dira otarrean aurkitu dutenarekin.
Olaizolaren lotean indartsua eta ibiltzen den pilota bat dago eta bestea azkarragoa ei da. Agirrerenak jokatzekoak dira, normalak.
Biekin egon gara mintzalditxoan eta hauxe da esan digutena.

OLAIZOLA II

-Materiala?
Nereak fuertetsuagoak dira. Baina esan behar dut laurak politak direla.

-Zer nolako partidua espero duzu?
Gogorra. Imanol langilea da , ankak onak ditu eta distantzian ederki moldatzen da. Bera gainditzeko lan asko egin behar da.

-2004an Balmasedan Agirreren kontra jokatu zenuen eta 22-7 menderatu zenuen. Honek zeozer esaten dizu?
Ez. Ez da kontutan beharko datua. Partiduak ezberdinak dira, urteak ezberdinak dira. Jokatu beharreko partiduak dira.

-Aurtengo txapela lortzekotan Retegi II.aren parean jarriko zinateke lau txapelekin …
Uste nuen hiru zeuzkala ,baina beno, hori ez dauka hainbeste garrantzirik. Agian historiarako bai izanen du garrantzia. Hala eta guztiz ere, pilotariarentzat norberarentzat polita da.

-Zer sentitu zenuen jaialdia ostiralera aurreratzen zela esan zizutenean?
Poza. Izan den polemikaren ondoren neretzat oso albiste ona izan da, nere anaiaren egun garrantzitsuenean berarekin eta familiarekin egon ahal izango naizelako.

-Korbataz ikusiko zaitugu?
Ez. Ez naiz korbatazalea. Agian nerean jantziko dut. Adibide gisa esango dizu anaia ez dela korbataz ezkonduko.

Ezkerra lantzen

AGIRRE

-Zer moduz materiala?
Ondo. Nireak jokatzekoak dira. Berarenen artean bat indarra duenetarikoa da.

-Zelan ikusten duzu partidua?
Zaila. Denok dakigu lau eta erdian zernolako pilotari da Aimar baina nik entrenamendu onak egin ditut, txispaz nabil eta fisikoki ondo nago.

-Aimarrek hiru aldiz lortu du lau eta erdiko txapela. Horietako bat 2004an, hain zuzen ere Balmasedan zu 22-7 mendean hartu zintuen urtean. Partidu hartaz gogoratzen zara?
Hasiera orekatua izan zen baina sakez min egin zidan, uste dut hamar bat sartu zizkidala, eta han bukatu zen partidua. Aurten ezkerrez hobeago nago eta entrenamenduetan horretan lan egin dut.

-Non izan daiteke Olaizolaren puntu ahula?
Bera oso ona da distantzian. Ni nere erritmoa jarri eta aukera denean bukatzea izango da gakoa.

-Zure jarraitzaile asko etorriko dira?
Bueno, ostiral gauean zailagoa da jendearentzat baina bai, Arratia, Durango edota Bilbotik batzu etorriko dira.

Olaizola II: 105,7-102,7 g.
Agirre: 105,1-104,3 g.

2019/03/22

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store