BI PUNTO BESTERIK EZ ZIREN BEHAR

Ez da posible izan eta bi tantugatik Bengoetxea VI.a eta (Albisu/ Patxi Ruiz) Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalerdietatik at geratu dira gaur Eibarren Xala eta Barriolaren kontra gutxienez 10 tanto egin ez egiteagatik, 22-8 galdu baitute urdinek.

Presio ikaragarrizko partidua zen Asegarceko bikotearentzat, izan ere 10 tanto horiek lortzea ezinbestekoa zen txapelketako hurrengo fasean sartzeko baina bi pilotariek urduritasun itzelaz jokatu behar izan dute.
Nahiz eta hasiera huts batzuk egin Ataungo atzelariak partidu on bat egin du erdialdetik aurrera ederki eman bai dio pilotari eta Barriolarekin parez pare aritu da.

Bengoetxea VI.ak Jon Anderri laguntzeaz gain arriskatu behar izan du baina frontisetik urrun erasotzen jardun behar izan du eta min gutxi egin dio Xalari. Honek ez du inolako gupidarik eduki. Joko aparta erakusten ari da azkenaldian Lekuineko pilotaria.

Barriola bere mailan aritu da, hots, seguru, kantxan ibili eta beti bere lagunaren bizkarra zainduz.
Emaitza honekin Mtz. de Irujo eta Merino II.a finalaurrekoetan jokatuko dute.

BI PUNTO BESTERIK EZ ZIREN BEHAR

2019/03/22

Azken albisteak

Zabala-Martijak garaipena lortu dute Bartzelonan

2025/12/06

Zabala-Martijak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan Altuna III-Ezkurdiari 22-16 irabazita Bartzelonan. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

2025/12/06

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

Elordi-Zabaletak bigarren garaipena lortu dute P.Etxeberria-Rezustari 22-14 irabazita. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

2025/11/30

Altuna III-Ezkurdiak bigarren puntua lortu dute Elordi-Zabaleta bikoteari 22-14 irabazita. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Laso-Albisuk eta Artola-Imazek garaipena lortu dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian

Laso-Albisuk 22-6 irabazi diete Jaka-Iztuetari Lizarran, eta Artola-Imazek 22-19 gainditu dituzte Larrazabal-Mariezkurrena II.a. Serie Bn Amiano-Eskirozek eta Murua-Gabirondok irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store