Albisteak
Bizkaia Frontoiak Binakako Txapelketako jaialdirik jendetsuena hartuko du gaur arratsaldean
26/03/23 23:18

Pilotazaleek ez dute galdu nahi gaur arratsaldean Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den finalerdi erabakigarria. Altuna III-Tolosa eta Elordi-Zabaleta bikoteek Laso-Imazen aurka apirilaren 2an Navarra Arenan jokatuko duten finalerako txartela izango dute jokoan.
Zaleek, partida zuzenean jarraitu nahi dute eta asko dira Bizkaia Frontoira hurbilduko direnak. Gaur arratsaldekoa izango da orain arte txapelketan jende gehien elkartuko duen pilota jaialdia. 1700 pertsona baino gehiago harmailetatik bi bikoteak animatzen arituko dira eta zuzenean jarraituko dute final handirako azken txartela lortzeko lehia.
Horrela, gaur arratsaldean Bizkaia Frontoian jokatuko den jaialdia Txapelketako jendetsuena izango da, Iruñeko Labriten, Gasteizko Ogetan eta Eibarko Astelenan jokatu ziren finalerdietako ikusle kopurua gaindituz.
Gaurko jaialdirako sarrerak partida hasi orduko lehiatilan edo entradasfronton atarian eros daitezke.
Jarrai Gaitzazu: