Albisteak
Binakako Promozio Txapelketako txapela Arabara itzuli da 20 urte geroago Larrazabal-Eskirozen garaipenarekin (22-16)
02/04/23 20:27

Aitor Pinedo Binakako Promozio Txapelketako azken txapeldun arabarraren lekukoa hartu du gaur Iker Larrazabalek.
Pinedok Binakako Promozioko txapela irabazi zuen Beloki II.arekin bikotea osatuz Del Rey-Auxkinen aurka 2003an.
20 urte geroago, Larrazabalek pilotazale arabarrak piztu ditu berriz ere, gaur arratsaldean Eskirozekin batera lortutako garaipenarekin.
Makirriaingo atzelariak, bestalde, beste txapelketa bat gehitu dio bere palmares profesionalari, 2020an lortutako txapelaren ostean.
Pilotalekua: Labrit (Iruñea)
Emaitza:Â Larrazabal-Eskiroz 22-16Â Zabala-Gaskue
Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 2 minutu
Pilotakadak: 502
Gorriz (Zabala-Gaskue): 4 tanto egin dituzte eta 10 galdu
Urdinez (Larrazabal-Eskiroz): 12 tanto egin dituzte eta 12 galdu
Aurreneko partida: Agirre-Mariezkurrena II 22-18 Elezkano II-Martija
Jarrai Gaitzazu: