Albisteak
Gorka Ugartemendiak apirilaren 10ean egingo du debuta Tolosan
24/03/23 21:42

Ugartemendiak apirilaren 10ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin Tolosan.
Tolosa Aurrera pilota elkartean hazitakoa, Gorka Ugartemendiak Beotibar pilotalekuan debutatuko du profesional gisa.
20 urteko atzelari gazteak Unai Laso egungo Buruz Buruko txapeldunarekin osatuko du bikotea Peña II.a eta Iztuetaren aurka jokatzeko.
Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da Ugartemendiaren debutarekin, eta ondoren, hastear den Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako kanporaketa batekin gozatu ahalko dute pilota zaleek.
Sarrerak EntradasFronton web orrialdean eskuratu ahal izango dira.
Jarrai Gaitzazu: